Protesta gehiago egin dituzte gaur

2008ko urtarrilaren 10a
16:08
Entzun
ELA eta LAB sindikatuek protesta elkarretaratzeak egin dituzte gaur, nork bere aldetik. ELAk Bilbon egin du, eta "tortura" eta inkomunikazioa bukatzeko eskatu du. 300 lagun elkartu dira Espainiako Gobernuak han duen ordezkaritzaren aurrean.

LABek ere Bilbon egin du elkarretaratzea, "Igor Portuk eta Mattin Sarasolak jasotako torturak salatzeko". Espainiako Lege Antiterrorista deusezteko eskatu du, eta bederatzi puntu proposatu ditu "tortura ezabatzeko".

Askatasunak Donostian egin du protesta, Ospitalaren aurrean. EAJri eta Nafarroa Bairi polizia operazioak "gelditzeko" gehiago egiteko eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.