Protestak Palestinara hedatuz gero, errebolta gelditzeko gai ez litzatekela izango esan du Israelgo armadak

2011ko martxoaren 9a
09:41
Entzun
Israelgo Judea eta Samariako armada buruek gaur esan dute hainbat herrialde arabiarretan gertatzen ari diren protestak Palestinara hedatuko balira, Zisjordanian armada ez litzatekela errebolta gelditzeko gai izango. Israelen gertutik ari dira jarraitzen azken hilabetetako gertakariak, eta euren estrategia ere egokitzen ari dira, gaur onartu dutenez, esate baterako, manifestazio kasuetan. Israelego armadak aurreikusi duenez, manifestazioak baleude, "hainbat erakunde soldadu israeldarrei erasotzen saiatuko lirateke". Hala ere, euren hitzetan oraingoz ez dute arriskurik ikusten, "bigarren intifadak suposatu zuen nekea dutelako palestinarrek". Badaezpada ere, Israelgo armada sare sozialak zaintzen ari da, manifestazio deialdiak lehenbailehen antzemateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.