EAJ-ko barne hauteskundeak

"Prozesua ez dela amaitu" ohartarazi du Egibarren zerrendako Olanok

2003ko abenduaren 19a
13:37
Entzun
EAJko EBB Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua ez dela Josu Jon Imaz lehendakari aukeratuta amaitu ohartarazi du gaur Markel Olano EBBko kide eta Joseba Egibar galtzaile atera den zerrendako partaideak. "Ponentzia politikoa eta antolakuntza ponentzia onartzeke daude, eta horregatik diot prozesua ez dela amaitu", esan du EAJko zuzendaritzako kideak Euskadi Irratiko politikarien solasaldian.

Joseba Egibar Batasunarekin akordio batera iritsi zela zabaldu zuen Espainiako Ser irrati kateak iragan astean eta horrek emaitzetan zerikusirik izan duen galdetuta, "komunikabideek prozesuan eragin zuzena izan" dutela gogorarazi du.

EBBko lehendakaritzarako hauteskundeen emaitzak Iruñean jasotako boto bakar batek argitu duela esan du Olanok, eta gaurko egunean zehar emaitza zehatzagoak jakingo direla azterketa eta hausnarketa argiagoak egiteko. EBBko kideak EAJren hauteskunde banaketa nabarmendu duela esan du, eta argi ikusten da "proportzionalitatea" egon dela. "Bizkaian boto gehiago jaso ditu Egibarrek, baina herri txikietako ordezkaritzek eman diote garaipena Imazi", azpimarratu du Olanok, eta hemendik aurrera EAJko kideek elkarlanean jarraitu behar dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.