Ahotsak emakume taldearen ustez, ezin zaio prozesuari atzera egiten utzi. Gemma Zabaleta taldeko kideak azaldu duenez, Ahotsak-ek "ez du bake prozesua zapuzten utziko" eta ahal duten guztia egingo dute huts egin ez dezan.
Elkarrizketa egin diete gaur Radio Euskadin Gemma Zabaleta PSE-EEko legebiltzarkideari eta Elixabete Piñol EAJko legebiltzarkideari. Zabaletak, behin eta berriz, azpimarratu du prozesuak ezin duela atzera egin, ez zaiola atzera egiten utzi.
Ahotsak emakume taldeko bi kideek gogorarazi dute Ahotsak egitasmoa 2001ean abiatu zela. Ekimena joan den apirilaren 8an gorenera iritsi zen; PPkoek izan ezik, alderdi guztietako emakumeek sinatu zuten adierazpena plazaratu zutenean.
Piñolek azaldu du, adierazpen horren heburua "indarkeria egoera bat eta politikarien arteko bat ez etortzea gainditzeaz gain, berradiskidetzearen, eskubideen eta justiziaren bidean urratsak ematea" ere bazela.
politika
Prozesua "zapuztu" ez dadin ahal duen guztia egingo du Ahotsak-ek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu