Prozesuaren definizioak berak eragin du krisia, Otegiren iduriko

2006ko azaroaren 16a
15:14
Entzun
Balizko konponbide prozesua krisian dagoela agertu du berriro Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiak, hain zuzen ere, prozesu horren nolakotasun eta helburuei buruzko bi ikuspegi kontrajarri daudelako lehian: batetik, prozesuak ETAren desarmera mugatu behar duela uste duena; bestetik, erabakitze eskubideari atxikitako prozesu politikoa behar dela aldarrikatzen duena.

Otegik Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan agertu duenez, Espainiako Gobernua lehendabiziko jarreraren alde egiten ari da, eta ezker abertzalea, berriz, bigarrenaren alde. “Bi ikuspegi horien arteko lehia izugarri horretan gaude, eta zentzu horretan esan daiteke oraindik orain badagoela lehiahori, eta lehia horrek oztopatu egiten duela momentu honetan prozesua bera martxan jartzea. Hor dago zailtasuna: prozesuak zeri erantzun behar dion zehaztea”, esan du. Korapilo hori askatzea alderdi politikoek soilik ahalbidetu dezaketela erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.