Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak berriro ere Bilboko manifestazioa debekatzeko eskaera egin duela-eta haserre agertu da Aralar. Haserre Fiskaltzarekin, eta, haserre, halaber, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailarekin.
Fiskaltzari bere izaeraren kontra aritzea leporatu dio. Hau da, Aralarrek uste du "giza eskubideak eta herritarren askatasunak" zaintzea litzatekeela Fiskaltzaren egitekoa, baina justu kontrara ari dela: "debekuen apostuan sartu eta onura partidista zehatz batzuen alde jokatzen".
Era berean, Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ere baduela errurik iritzi dio. Izan ere, hura izan zen debekuaren aldeko txostena helarazi zuena. "Miserable" jokatzea egotzi dio Aralarrek Herrizaingo Sailari, eta PSE agintean iraunarazteko edozer gauza egiteko gai izatea, "PP alderdiak agintzen dion guztiari men eginez".
PSE agintean iraunarazteko Jaurlaritzako Herrizaingo Saila edozer egiteko prest dagoela salatu du Aralarrek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu