Erreakzioak

PSE-EE: "Ahalegin guztia egingo dugu Auzitegi Gorenaren ebazpena bete dadin"

2003ko irailaren 3a
16:14
Entzun
SA Sozialista Abertzaleak taldea desegitea ezinbestekoa iruditzen zaio PSE-EEko Eusko Legebiltzarreko bozeramaile Rodolfo Aresi, eta, ildo horretatik, egokia iruditu zaio Michavilaren iragarpena. "Batasunaren oinordekoen taldearen desegitea gauza dadin Justiziak lanean jarraitzea da benetan axola diguna; areago, Eusko Legebiltzarra behin betiko normaltasunera itzul dadin nahi dugu", adierazi du.

Ildo horretatik, Eusko Legebiltzarrean Auzitegi Gorenaren ebazpena bete dadin ahalegin guztia egingo dutela iragarri du Aresek: "Demokrazian ezinbestekoa baita Justiziaren ebazpenak leku guztietan betetzea, eta, bereziki, Legebiltzarrean".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.