PSE-EE: "Bilduk ez ditu benetako datuak eman"

2013ko azaroaren 14a
14:13
Entzun

PSE-EEko ingurumen arduradun Denis Itxasok esan duenez, "faltsua" da atzo Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak eman zuen datua. Bere ustez, 13,2 milioi euro kostatuko zaie gipuzkoarrei errauste plantaren proiektua bertan behera uztea, eta ez 8,2 milioi. Iñaki Errazkin Gipuzkoako ingurumen diputatuari "gardentasun" eta "zintzotasun" falta leporatu dio Itxasok, datuekin "makilatze lana" egin duelako. PSE-EEko kidearen arabera, Bilduko ordezkariek enpresei beste gastu batzuk ordaintzea adostu dute.  Zubietako hondakinak kudeatzeko zentroaren proiektua erredaktatzeak bost milioi euro inguruko kostua izan duela esan du Itxasok. Interesengatik beste 2,5 milioi euro ordaindu beharko direla iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.