PSE-EE eta PPren arteko akordioa "albiste bikaina" dela uste du UPNk

2009ko martxoaren 31
15:26
Entzun
Alberto Catalan UPNko idazkari nagusiak “albiste bikaina” dela uste du PSE-EEren eta PPren arteko akordio “historikoa”. Haren iritziz, itun horrek Nafarroarekiko errespetua eta leialtasun instituzionala bermatuko du.

Catalanen ustez, Espainiako Konstituzioan, sistema demokratikoan eta zuzenbide eskubidean sinesten duten guztiak zoriondu egin behar dira, azkenean PP eta PSE-EE ados jartzea "berri ona" delako. Bi alderdion artean gobernu "konstituzionalista eta ez-nazionalista" osatzeko nahia pozgarria dela gaineratu du.

Gainera, akordioak “Espainiako gizarteak dituen arazo eta kezkak konpontzen lagundu" dezakeela uste du. Haren ustez, zailtasun uneetan ezinbestekoa da alderdi politiko nagusien arteko hitzarmenak egitea.

Mayor Oreja, "oso pozik"

Jaime Mayor Oreja PPko eurodiputatua "oso pozik" agertu da aipatutako akordioarekin. Bera Espainiako Gobernuko Barne ministro izan zenean, EAJren "kanporatze demokratikoa" bultzatu izan zuela aitortu du Mayor Orejak, eta hori Jaurlaritzan orain lortuko dela. "Trebetasun handiagoarekin baina sineste eta idealismo txikiagoarekin lortu da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.