Auzitegi Nazionalak BEC-eko ekitaldia ezezik Batasunaren bi urtetako jarduna debekatu duela jakin ostean, Rodolfo Ares PSE-EEko bozeramaileak azaldu du sozialistek epaitegien erabakia errespetatu eta onartzen dutela. Gainerako alderdiek ere berdin egitea espero dute sozialistek: "Gainerako alderdiek ere justiziaren erabakia onartu eta errespetatzen dutela argi eta garbi esatea espero dugu".
Bestalde, Aresen hitzetan "Batasunak aukera ezin hobea du indarkeria terrorista babestu gabe eta demokrazia, jokoaren arauak zein giza eskubideak errespetatuz politika egin nahi duela iragartzeko".
Batasunaren ekitaldia
PSE-EEk dio epaitegiaren erabakia errespetatzen duela eta gainerko alderdiek berdin egitea espero du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu