PSE-EEk dio erreferendumak gizartea zatituko duela

2004ko abenduaren 30a
19:59
Entzun
Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeren ondotik PSE-EEko Patxi Lopezek hartu du hitza, Ibarretxeri adostasunik ez lortzea leporatu dio, beraz, gizartea zatitu egingo duela iritzi dio. Gainera, bere ustez autodeterminazioa honako hau dela dio: "batzuek besteengatik erabakitzeko duten pribilegioa".

Lopezek PSE-EEk Ibarretxeren planari egindako osoko zuzenketa defendatu du. Beraiek Jaurlaritzaren Estatutu Berrirako Proposamenaren "guztiz kontra" daudela esan du ozen, eta Europako Konstituzio Ituna eta Ibarretxeren plana ez dira bateragarriak beraien ustez.

Jaurlaritzaren proposamenaren kontra daude, beraien iritziz "independentista, etnizista, antidemokratikoa, legearen kontrakoa eta adostasunik gabea" delako. Horregaitik, osoko zuzenketa besterik ez duela merezi esan du. Beraiek herri kontsultaren alde daudela azaldu du, baina adostasuna lortu eta gero.

Hirukoak "boterean mantentzeko helburua" du proposamena honekin, PSE-EEren iritzian.

Espainiako Gobernuan PSOE dagoenetik, "erreforma eta aurrerapauso garrantzitsuak" egiteko modua badela esan dio Lopezek Ibarretxeri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.