PSE-EEk EAE-ANVri "urik ere ez" ematea proposatu du, honek ez badu erasoa salatzen

2007ko ekainaren 13a
15:28
Entzun
Miguel Buen PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusiak dio EAE-ANVk ez badu Errenteriko "atentatu terrorista" salatzen hari, "politikoki hitz eginez, urik ere ez" zaiola eman behar. "Hau da, haiekin inolako akordiorik ez litzateke egin beharko".

EAE-ANVk bere estatutuetan indarkeria gaitzesten du, baina Buenek esan du alderdi hark oraingo honetan ez badu erasoaren salatzen, "estatutuetan dioena baliorik gabe" geratuko dela, "edozein eraso gertatzen denean azaldu behar delako horren kontra".

PP haratago joan da eta Carmelo Barrio kideak EAE-ANV legez kanpo uzteko pausoak emateko eskatu die Mariano Fernandez Bermejo Espainiako Gobernuaren Justizia ministroari eta Candido Conde Pumpido fiskal nagusiari. Bermejok baztertu egin du Barrioren proposamena, "baina Gobernua alderdi hura zaintzen" ari dela adierazi du.

EAren ustez, Errenteriko erasoa "demokraziaren oinarrien kontrakoa da". EB-Berdeek, berriz, EAE-ANVri ekintzaren aurka azaltzeko eskatu diote. "Bake prozesuari edo eraikuntza nazionalari ekarpenik egiten al dion esan dezala", adierazi du Antton Karrera Gipuzkoako EB-Berdeen koordinatzaileak. Aralarren iritziz, erasoa "bakea lortzeko oztopoa" da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.