PSE-EEk helegitea jarriko dio Roberto Saiz EAEko Auzitegi Nagusiko epailearen erabakiari, ahozko epaiketa abiatu ez dezan eta auzibidea ixteko. Euskadiko Auzitegi Nagusiko fiskalak auzibidea ixteko eskatu zuela gogoratu du PSE-EEren zuzendaritzako bozeramaile Rodolfo Aresek -sozialisten aldetik Patxi Lopez idazkari nagusia eta biak daude auzipetuta-. Aresen hitzetan, "harrigarria izango litzateke Fiskaltzak akusazioa ez egitea eta herri akusazioak burutzea".
Iaz Batasunarekin egin zuten bilera, "zilegia ez ezik, legezkoa" badela nabarmendu du. "Epaile batek ziurtatu zuen bilkura egin zitekeela [Baltasar Garzon epaileak], eta horren ostean Auzitegi Gorenak bermatu zuen".
PSE-EEk helegitea jarriko du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu