Ekainaren 26an Eusko Legebiltzarrean onartutako erabakiari jarraiki, "luzamendurik gabe" sendagaien berrordainketa sistemaren ondorioz "zaurgarrienak diren kolektiboei" konpentsazioak ordaintzeko eskatu dio PSE-EEk Eusko Jaurlaritzari. Iñaki Betolaza Eusko Jaurlaritzako Farmazia zuzendariak gaiaren inguruan hitz egitea saihestu duela salatu dute sozialistek ohar baten bidez. PSE-EEren ekimena izan bazen ere, berrordainketak eragiten dien kolektibo zaurgarrienei konpentsazioak ematea EAJk ere babestu zuela gogora ekarri dute sozialistek, eta horregatik, ekainaren 26an adostutakoa "luzamendurik gabe" aplikatzeko galdegin dio Eusko Jaurlaritzari.
PSE-EEk "luzamendurik gabe" konpentsazioak ordaintzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu