Erasoak

PSE-EEren egoitzan eta alderdi horretako zinegotzi baten etxean kalteak eragin dituzte Andoaingo bi leherketek

Sozialisten egoitzaren aurrean bi gasolina ontzi kendu ditu Ertzaintzak, su hartu aurretik

2003ko uztailaren 25a
12:48
Entzun
Etxean egindako bi lehergailuk eztanda egin dute bart gauean Andoainen (Gipuzkoa). Goizaldeko 02:40 inguruan lehertu da aurrenekoa, PSE-EEko zinegotzi baten etxearen atarian. Hain zuzen ere, etxe horretako fatxadan hainbat kalte eragin ditu leherketak. Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, gasolinaz betetako ontzi batek eta su festetan erabiltzen den pizgailu batek osatzen zuten lehergailua.

Handik ordu erdi ingurura, modu berean egindako beste lehertailu bat zartatu da Andoaingo PSE-EEren egoitzaren atarian. Su festetako pizgailuak egoitza ataria babesten duen pertsiana zulatu du, baina su hartu aurretik gasolina ontziak kentzea lortu dute ertzainek. Beraz, kalte materialak ez dira oso handiak izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.