PSE-EEren Elorrioko egoitzari eraso egin diote bart, eta Lopezek ezker abertzalea seinalatu du

2009ko otsailaren 14a
14:29
Entzun
PSE-EEk Elorrion (Bizkaia) duen egoitzari (Herriko Etxea) eraso egin diote bart. Iturri ofizialen esanetan, erasotzaileak leihotik sartu dira, eta "txikizioa" egin dute barruan. Euskadi Irratiaren arabera, erasotzaileek PSOEren aurkako eta D3Mren aldeko tindaketak egin dituzte hormetan.

Horren aurrean, PSE-EEren buru eta hautagai Patxi Lopezek Gasteizen galdera hau pausatu du: "Non egon behar dute egoitzei eraso egiten dietenak, atxilotuta ala Parlamentuan?". Lopezek ekitaldi politikoa egin du goizean Gasteizen, Espainiako Gobernuko presidente (eta alderdikide) Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Arabako zerrendaburu Txarli Prietorekin.

Lopezek ukatu egin du bere alderdiak "hauteskunde kalkuluak" egiten dituenik, ezker abertzalearen zerrendak baliogabetuta Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza handiagoa eta lehendakaritza lortzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.