Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi du Jon Anzaren heriotzari buruz "ikerketa zehatza" egin behar dela, "beharrezkoa baita egitea, eta horixe esan dute Frantziako Justiziak eta Gobernuak" eta, haren iritziz, "Espainiako Justiziak eta Estatuak lagundu egin beharko dute seguruenez".
Pastorren ustez, ordea, ezin da esan polizia indarrek hil dutenik Anza. "Batasunaren munduak beti susmopean jartzen du Poliziaren edo Espainiako eta Frantziako estatuen lana, eta dagoeneko aspertuta nago. Nik neuk sinesgarritasun handiagoa ematen diot informazio ofizialari". Ordezkari sozialistak "zuhurtzia pixka bat" eskatu du.
Antzeko adierazpenak egin ditu Leopoldo Barreda PPko kideak.
ELAk, berriz, agertu du ez dituela sinisten Frantziak emandako azalpenak. "Gauza gehiegi dago argitu gabe, gauza ilun asko dago. Poliziaren jokabidea susmagarria da".
Atzoko erreakzioak hemen.
PSEk dio "Espainiak ikerketan lagundu" egin beharko duela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu