PSEk etzi itxi nahi du EAJrekin akordioa

2009ko urriaren 27a
13:22
Entzun
EAJk "oinarri handiko akordioa" lortu du PSE-EErekin EAEko 2010eko aurrekontuei buruz, gaur goizean Andoni Ortuzar Bizkaiko EAJko presidenteak jakinarazi duenez, eta Mikel Torres PSE-EEko Sailen Koordinaziorako idazkariak esan du aste honetan itxi nahi dutela jeltzaleekin negoziazioa. "Puntu batzuk baino ez dira falta lotzeko", adierazi du Torresek. Ostegunean bilera egingo dute, Eusko Legebiltzarrean.

Sozialistek PPren babesa ziurtatua dute, biek atzo sinatu zutelako hitzarmena. Martxoko hauteskundeetako emaitzen arabera, bi alderdiok gehiengo osoa dute Eusko Legebiltzarrean. PSE-EE maiatzetik dago Jaurlaritzan -bakarrik dago gobernuan-, PPren babesa esker.

"Sozialistekin elkarrizketak oso aurreratuta ditugu", dio Ortuzarrek, eta iragarri du helburua Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako "erakunde instituzional denak" bat eginda egotea dela krisiari aurre egiteko asmoz. EAEko hiru aldundietan EAJ ari da gobernatzen; Araban eta Gipuzkoan, gutxiengoan. Udaletan ere akordioak erdietsi nahi dituztela aitortu dute.

Espainiako Kongresuan PSOEk EAJren -eta CCren- babesari esker lortuko du 2010eko aurrekontuak aurrera ateratzea.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak gaur onartuko du aurrekontuen lege proiektua, eta etzi argitaratuko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.