PSEk ez du babestuko taldeak desegiteko erabakia Legebiltzarrak hartzeko proposamena

2008ko urtarrilaren 30a
15:05
Entzun
Eusko Legebiltzarrean talderen bat desegiteko erabakia Legebiltzarrak berak hartuko beharko luke eta ez Mahaiak, EAJ, EA, EB eta Aralarren ustez, eta atzo lege proposamena sartu zuten, eta gaur PSE-EEk iragarri du ez duela proposamen hori babestuko. "Abertzaleen eta ez-abertzaleen konfrontazioa saihestu nahi dugu", adierazi du PSE-EEk.

PPk ere ez du babestuko proposamena. "Alderdiak elkarren kontra jartzeko borondate argia dute", esan du Maria San Gil legebiltzarkideak.

2003an Legebiltzarreko Mahaiaren eskumena izan zen Sozialista Abertzaleak desegitea eta, ez zuenez desegin, Juan Maria Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao mahaiko kideek lehengo astean zigorra jaso zuten.

Datozen asteetan EHAK Legebiltzarreko alderdia legez kanpo utzi dezake Espainiako Auzitegi Gorenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.