PSEk ez du onartuko "euskal herritarren pentsioak arriskuan jartzen dituen abenturarik"

2016ko otsailaren 11
13:35
Entzun

Tontxu Rodriguez PSE-EEko senatariak berehala erantzun dio gizarte segurantza propioa izateko EAJk adierazitako asmoari. Azpimarratu du euskal pentsio sistema sortzea "arrisku bat" litzatekeela, argudiatuta "defizit garrantzitsua" eragin dezakeela kontuetan.

"Sozialistok ezin dugu onartu euskal herritarren pentsioak arriskuan jarriko lituzkeen abenturarik", esan du, eta ohartarazi PSEk Espainiarentzat gizarte segurantzaren kutxa bakarra defendatuko duela: "Pentsioak lurralde eta belaunaldi arteko elkartasun irizpideen bidez bermatu behar dira".

Zehaztu du 1979ko estatutuan ez dela "Gizarte Segurantzaren kutxa bakarraren haustura" aurreikusten, baina bai "kudeaketa ekonomikoaren transferentzia"; "hori sozialistok ulertu ahal izango genuke", erantsi du.

Zehazki, honela dio estatutuaren 18.2 artikuluak:

"Seguru Soziala dela eta, Euskal Herriari dagokio:

a) Estatuko oinarrizko legea lege berriz aurrera eramatea eta betetzea, berorren erregimen ekonomikoa itxuratzen duten arauak salbu.
b) Seguru Sozialaren erregimen ekonomikoaren gestioa".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.