PSEko gazteen erakundeko kide bat hil da Errenterian, istripuz

2013ko otsailaren 9a
11:41
Entzun

David Martinez Irungo PSE-EEko gazteen erakundeko kidea hil da Errenterian, istripu batean, alderdiak gaur jakinarazi duenez. Atzo arratsaldean izan zuen ezbeharra, A-8an, zazpi ibilgailuk talka eginda; harena zen autoetako bat. 27 urte zituen Martinezek.

Gaur PSEren Kongresura joateko asmoa zuen, Bilboko Euskaldunara. Biltzarraren hasieran minutu bateko isilunea gorde dute haren oroimenez.

2008an PSEko gazteen taldeko Gipuzkoako koordinatzaile hautatu zuten. Utzita zegoen postua. Irun-Hondarribiko agrupazioko kidea zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.