PSNk eta NaBaik emandako "ikuskizun tamalgarria" arbuiatu du Batasunak

2007ko uztailaren 18a
17:25
Entzun
Nafarroako Gobernua eratzeko negoziazioetan PSNk eta Nafarroa Baik "ikuskizun tamalgarria" eman dutela iritzi dio Batasuneko mahaikide Patxi Urrutiak, Iruñean eginiko agerraldian. Bi alderdiei eskatu die herritarrei azaltzeko zergatik ez diren akordio batera iritsi; izan ere, Batasunaren ustetan, "poltronen banaketan" izan dituzte arazoak. PSNk "lotsa gutxi" duela esan du Urrutiak, hauteskunde kanpainan "aldaketaren alde" agertu eta orain "UPN bertatik igarotzeko autobidea zabaldu" duela iritzita. Nabairen jarrera ere salatu du. Nafarroan aldaketa politikoa "Gobernu aldaketarekin soilik" eta egungo egoeraren "arrazoi sakonetan sartu gabe" iritsiko zela "barneratu" izana egotzi dio koalizioari. Dena den, Batasunaren ustez larriena Nafarroari buruzko erabakiak "ez hemen, baizki eta Madrilen" hartzea da. Nafarrek aldaketa politikoa eta esparru berria eskatzen dutela esan du, Batasunak eginiko proposamena defendatzearekin batera. Horrek bakea ekarriko lukeela gaineratu du. Amaitzeko, alderdiei eskatu die eragotzi dezatela UPNk beste lau urtez agintea lortzea. Halaber, "alderdi guztiak aukera berdintasunean" aurkeztu ahalko diren hauteskunde berriak deitzearen beharra aldarrikatu du Batasunekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.