PSNk ez du UPNrekin negoziatuko Lurralde Batzordearen baimenik gabe

2007ko uztailaren 26a
16:26
Entzun
Samuel Caro PSNren Antolakuntza idazkariak gaur esan du ez dutela Nafarroako Gobernuaren osaketarako UPNrekin negoziatuko Lurralde Batzordearen baimenik gabe. Militante sozialista batzuk, Nafarroa Bairekin negoziatzen segitzearen alde direla-eta, sinadurak biltzen ari dira PSNren Lurralde Batzordearen ezohiko bilera deitzeko. Hemengo 240 kideen %20ren sinadurak behar dituzte horretarako, eta Carok "itxaroteko" eskatu die, "zuzendaritzak azalpen egokiak eman arte".

PSNren Antolakuntza idazkariaren arabera, zuzendaritzak hurrengo astearen bukaeran edo bi astera dei dezake batzorde horren bilera. Bitartean, eskualdeetako agintari, zinegotzi eta alkateekin bilerak egingo dituzte esan du, eta azken egunetan ere egin dituztela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.