PSNren iragarpena zuhurtziaz hartu du Nafarroa Baik

2007ko abuztuaren 2a
14:48
Entzun
Nafarroa Baiko buruzagitzeko kide Maiorga Ramirezek agertu duenez, "zuhurtzia dosi handiekin eta erresalbuz" hartu dute PSNren zuzendaritzaren erabakia, hots, abertzaleekin zein NEBrekin gobernua osatzearen aldekoa. Azken asteetan sozialistek izan dute jokabidea aintzat hartuta zuhurtzia ezinbestekoa dela azpimarratu du: "prozesu honetan eragozpen nagusia Alderdi Sozialistaren anbiguitatea izan da".

Nolanahi ere, PSNren erabakia PSOEk atzera botatzea "ezin ulertuzkoa" litzatekeela iritzi dio. Sozialisten erabakia "argia eta garbia" bada gobernua eratzeko elkarrizketa ofizialei heltzeko unea dela erantsi du. Une honetan NaBaiko parlamentariek Purasen alde egiteko baldintzarik ez dela ematen ohartarazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.