PSNren ustez ez da gobernurako akordioa egiteko traba; NaBaik gero eta urrutiago ikusten du

2007ko ekainaren 20a
15:39
Entzun
Azken unera arte aritu dira NaBai eta PSN Foru Parlmanetuko Mahaia osatzeko elkarri babesa ematea negoziatzen, baina harreman horiek ez dute fruiturik eman. Horrenbestez, PSNko hautagai Elena torres aukeratu dute Parlamentuko presidente UPNren eta CDNren babesarekin, sozialistek uko egin baitiote NaBairen hautagai Koldo Amezketaren alde egiteari.

Hala ere, Nafarroako hurrengo gobernua eratzeko akordioa lortzea ez du baztertu PSNko idazkari nagusi Fernando Purasek. Areago, gaurko aukeraketak negoziazio horretan ez eragitea eta traba ez izatea espero duela adierazi du. Aldiz, NaBaiko zerrendaburu Patxi Zabaletak esan du gero eta urrunago ikusten duela PSNrekin hitzarmena egiteko aukera.

Mariano Raxoi PPren presidentearen ustez, gaurko erabakia "pauso bat da PSNk UPNk elkarrekin gobernatzeko egin dion eskaintza onartzeko". Eskaintza horren arabera, UPNkoa litzateke Gobernuaren lehendakaria eta PSN bertan sartuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.