ETAk "indarkeriaren bitartez" helburu politikorik ez duela lortuko esan du PSOEk, kaleratutako oharrean. "ETAk eta terrorismoak desagertu egin beharko dute".
Alderdiei "batuta eta pitzudarik gabe terrorismoaren kontra" egiteko eskatu die. "Espainia bezalako herri demokratiko batean, ezin da ezer lortu normaltasun politikoa bortxatuz".
Zaurituei beraien elkartasuna azaldu die PSOEkoek, eta baita madrildar guztiei ere. Gainera, beraien babesa eman die "segurtasun indarrei".
Erreakzioak
PSOE: "ETAk ez du helburu politikorik lortuko indarkeriaren bitartez"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu