Politika

PSOE "Terrorismoaren aurkako Ituna" aipatzeko prest agertu da Europako Legebiltzarrean PPren babesa lortzeko

2006ko urriaren 18a
12:34
Entzun
Enrique Baron PSOEko eurodiputatuak ziurtatu du alderdi sozialista prest dagoela Europako Legebiltzarrean prozesuari buruz egingo den eztabaidan aurkeztuko duen ebazpenean "terrorismoaren kontrako itunari buruzko aipamen bat egiteko" PPren babesa lortzeko.

Baronek iragarri duenez, Elena Valenciano Europako Legebiltzarreko PSOEren bozeramaileordeak Alejo Vidal-Quadras PPko eurodiputatuarekin bilduko da "zubiak zabaltzeko" asmoz. Izan ere, PPk ebazpen alternatibo bat aurkeztu du. Bertan Espainiako Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa gaitzetsi eta PSOE-PP Ituna indarrean dagoela azpimarratzen du.

Enrique Baron PSOEko eurodiputatuak adierazi du, prest daudela Europako zein Espainiako PPko kideekin hitz egiteko eta sozialisten ebazpena "aberasteko baina ez beheratzeko". Baronek honela azaldu du PSOEren jarrera: "Guk ez genuke inolako arazorik izango Terrorismoaren Aurkako Ituna indarrean dagoela defendatzeko baina ez dakit euren ebazpeneko zer negoziatzeko prest dauden beraiek".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.