PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak Espainian, eta gehiengo osotik gertu legoke

172-176 diputatu izango lituzke, Ipsos Eco Consulting enpresak EITBrentzat egindako zundaketaren arabera. PPk 148-152. EAJk 6-7, EAk 0-1 eta Nafarroa Baik 0-1.

2008ko martxoaren 9a
21:20
Entzun
PSOEk irabaziko lituzke Espainiako hauteskundeak, Ipsos Eco Consulting enpresak EITBrentzat egindako zundaketaren arabera (210.000 inkesta egin ditu Espainiako Estatuan). 172-176 diputatu lituzke, botoen %45. Gehiengo osotik (176) gertu legoke, beraz.

2004an 164 diputatu lortu zituen PSOEk (botoen %42,64), eta harrezkero bera egon da Espainiako Gobernuan.

PPk 148-152 lituzke gaurko bozetan, sondeo horrek dioenez. 2004an 148 eskuratu zituen.

Euskal alderdien kasuan, EAJk 6-7 izango lituzke Espainiako Kongresuan (7 ditu), EAk 0-1 (1 du), eta Nafarroa Bai koalizioak ere 0-1 (1 du).

Espainiako Kongresuak 350 diputatu ditu; beraz, gehiengo osoa edukitzeko 176 aulki behar dira.

EITBren zundaketa

PSOE: 172-176 diputatu (%45).

PP: 148-152 (%38,6).

CiU: 9-11.

ERC: 3-4.

EAJ: 6-7.

IU: 2-3.

CC: 2.

BNGA: 1-2.

EA:0-1.

NaBai:0-1.

UPD: 1.

CH:0.

2004ko Espainiako hauteskundeetako emaitzak

PSOE: 164 diputatu (%42,64).

PP: 148 (37,61).

CiU: 10 (3,24).

ERC: 8 (2,54).

EAJ: 7 (1,63).

IU: 5 (4,96).

CC: 3 (%0,86)

BNGA: 2 (%0,80)

CH:1 (%0,37)

EA:1 (%0,32)

NaBai:1 (%0,24)
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.