Nafarroa Bairen Espainiako Kongresuko diputatu Uxue Barkosek prozesuaren alde "pauso argi eta garbiak" emateko eskatu dio Espainiako Gobernuari. Izan ere, prozesuaren aldeko hitzak egitearekin nahikoa ez dela eta haren "abangoardian" dagoela erakutsi behar du PSOEk Barkosen iritzian.
ETAri ere zuzendu zaio Barkos. ETAri esan dio, euskal herritarrek behin baino gehiagotan esan dutela "bakea nahi dutela". Gainera, eskaera hori areagotu egin da azken urtean, Barkosen iritzian, eta horixe da "euskaldun guztiok batzen gaituena".
Prozesuaren inguruan baikortasun gehien zabaldu den unea ez dela hau onartu du Barkosek. PPri leporatu dio, behin eta berriz prozesuaren kontra egitea. Gainera, horretarako "terrorismoaren biktimak erabili" dituela gaineratu du, eta azken hilabeteetan gauza bera egiten ari dela Nafarroarekin.
Nolanahi ere, Nafarroa Baik prozesuaren alde gogor lan egingo dutela jakinarazi du Barkosek, eta Nafarroa ez dela trukerako txanpon izango ohartarazi du.
PSOEk prozesuaren aldeko "pauso argiak" eman behar ditu Nafarroa Bairen iritzian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu