PSOEren agiria "PPtik bereizteko makillaje operazioa da" Anasagastiren ustez

2003ko abuztuaren 29a
17:10
Entzun
EAJko Espainiako Legebiltzarreko bozeramaile Iñaki Anasagastiren ustez, PSOEk bihar aurkeztuko duen agiria "PPtik bereizteko makillaje operazioa da". "Ez du uste Espainiako Estatuak dauzkan arazoei aurre egiteko prest daudenik", adierazi du Anasagastik.

PSOEk PPri gehiegi begiratzen diola uste du EAJko Espainiako Legebiltzarreko bozeramaileak. "PPk Espainiarekin puskatu duela esango dion beldur handia dauka PSOEk. Nazionalismo espainiar zaharkitua astintzen ez duten bitartean, eta Rodriguez Ibarrari eta Bonori kasu egiteari uzten ez dioten bitartean, agiri hori ez da aurrerapen bat izango", esan du Anasagastik.

PSOEk prozesu autonomikoa uniformizatu nahi duela adierazi du Iñaki Anasagastik. "PSOEk ez du benetako arazoei aurre egin nahi izan", esan du EAJko bozeramailearen iduriko, arazoei aurre egiteko indarkeria arazo politiko baten adierazpena dela onartu behar da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.