PSOEren agiriak osagai "positiboak" dauzkala, baina "defizit demokratiko bat adierazten" duela dio Larreinak

2003ko abuztuaren 29a
17:44
Entzun
EAko idazkari Rafael Larreinaren aburuz, PSOEren agiriak osagai "positiboak" dauzka, baina "defizit demokratiko bat"ere adierazten du. "Agiriak elementu positiboak dituen arren, ez ditu benetako arazoak lantzen. Gauzak berdin jarraitzeko saio bat da PSOEren agiria", adierazi du Larreinak. Senatuaren berregituratzea eta autonomi erkidegoek Europan betetzen duten rola aztertzea agiriaren alde onak direla dio EAko idazkariak, baina Larreinaren ustez arazoa nola eta zertarako da.

PSOEk bere agirian, Espainiako Estatuan errealitate plurala dagoela ez duela onartzen adierazi du Larreinak. EAko idazkariaren ustez, ezagutzera eman behar diren nortasun nazionalak daude eta horiei adierazten eta erabakitzen utzi behar zaie. "Espainiako Estatuan hainbat nortasun nazional daude eta horiek euren erabakiak adierazteko eta erabakitzeko eskubidea dutela onartzen ez badu, ez dio arazoari helduko", esan du Larreinak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.