"Nire anaia ez da terrorismoaren beste biktima bat, askatasunaren heroia baizik. Eta baten batek euskaraz jarri nahi badu, gure anaia gudaria da, gudari nagusia". Hala esan du Josu Puellesek gaur bere anaia zenaz, Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako Poliziaren Bizkaiko Informazio Brigadako inspektoreaz. ETAk hil zuen atzo, Arrigorriagan (Bizkaia).
Ertzaina da Josu Puelles, eta polizien lana goraipatu du. "Askatasun indibidualen eta kolektiboen atzean, Espainiako Poliziaren, Guardia Zibilaren, Ertzaintzaren, udaltzainen lana dago. Batzuetan gutxietsi egiten ditugu, poliziak direlako eta horien ideia arkaikoa dugulako".
Arrigorriagako udaletxe atarian eguerdian egindako elkarretaratzearen ostean egin ditu adierazpenok. Eduardo Antonio Puelles zenaz familia "oso harro" dagoela esan du, "terrorista hiltzaile asko atxilotu zituelako".
Puellesen anaiak dio hura ez dela "terrorismoaren beste biktima bat, askatasunaren heroia baizik. Gudaria"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu