Joan Puigcercos ERCko idazkari nagusi eta Kataluniako Gobernuko Gobernazio kontseilariak utzi egingo du gobernua. Atzo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan ERCk jaitsiera handia izan zuen -zortzi diputatutik hirura-, eta Puigcercos orain alderdia zuzentzera mugatuko da "erabat".
Ekainean kongresua egingo dute; urritako zuten lehen iragarria.
Gaur Josep Lluis Carod Rovira ERCko presidentearekin eta Joan Ridao Bartzelonako zerrendaburuarekin batera emandako prentsaurrekoan jakinarazi du erabaki hori Puigcercosek, eta neurri hori alderdiak hartu duela esan du.
ERC, PSCrekin eta CV-EUiArekin dago Kataluniako Gobernuan.
Puigcercosek utzi egingo du Kataluniako Gobernua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu