Puntukako gidabaimena

2005eko abuztuaren 10a
09:57
Entzun
Epea: Bide-segurtasunaren legea guztiz garatzen denean sartuko da indarrean Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako gidarientzat. Zirkulazio agintariek datorren urterako espero dute martxan izatea.

Puntuak: Gidari bakoitzari 12 puntu emango zaizkio, salbu gidari berriei (baimena azken hiru urteetan lortu dutenak), horiek 8 puntu izango baitituzte.

Galtzea: 12 puntu horiek galtzen dituenak 6 hilabetez galduko du gidabaimena. Hori lehenengo aldian, hurrengoetan 12 hilabetez galduko du. Derrigor hezitze ikastaroak egin beharko ditu (30 ordukoak), eta berriz egin beharko du gidabaimena lortzeko azterketa.

Berreskuratzea: Galdutako puntuak berreskuratzeko hezitze ikastaroak egin beharko dira. Bi urtero gehienez bat egin ahal izango da, eta 15 orduko ikastaroagatik 4 puntu berreskuratu ahal izango dira. Hiru urtez urraketa berririk egin gabe dauden gidariek puntu guzti-guztiak berreskuratuko dituzte.

Sei puntu galduko dituzte: Mozkortuta (litro bat garagardo edo kopa bi) edo drogatuta gidatzen dutenak; alkoholemi kontrolari uko egiten diotenak; kontrako norabidean gidatzen dutenak; autobidean 181, bidean 136 eta hirigunean 81 kilometro orduko gidatzen atzematen dituztenak, besteak beste.

Lau puntu galduko dituzte: Apur bat mozkortuta gidatzen dutenek (garagardo lata bi edo kopa bat); profesionalen kasuan alkoholdun edozein edari hartuta gidatzen dutenek; autoan 8 bidaiari daudela gidatzen dutenek; bidera gai arriskutsuak botatzen dituztenek; autobidean 161 eta errepidean 130 kilometro orduko gidatzen dutenek; polizien eta bide seinaleak aintzat hartzen ez dituztenek; aurreratze arriskutsuak egiten dituztenek; eta txirrindulariak arriskuan ipintzen dituzten auto gidariek.

Hiru puntu galduko dituzte: Autobidean 151 eta errepidean 121 kilometro orduko baino gehiagoko abiadura daramatenek; segurtasun distantzia gainditzen dutenek; sakelako telefonoa erabiltzen dutenek; eta autoa leku arriskutsuan uzten dutenek.

Bi puntu galduko dituzte: Autobidean 141 eta errepidean 111 kilometro orduko baino gehiagoko abiadura daramatenek; eta segurtasun-uhala lotu gabe gidatzen dutenek, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.