Rafa Diez aske uzteak ezker abertzaleko eztabaidarekin zerikusirik ez duela dio Aresek

2010eko apirilaren 29a
16:51
Entzun
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak esan du Rafa Diez LABeko idazkari nagusi ohia aske utzi izanak ez duela ezker abertzaleko eztabaidarekin zerikusirik. "Inork ez ditzala maltzurkeriaz erabaki judizial hauek ezker abertzalearen eztabaidarekin lotu".

Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Diez astelehenean utzi zuen behin-behinean aske, ama zaindu behar zuelako, baina Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak helegitea aurkeztu du, "artifizalki sortutako egoera" dela egotzita.

Ezker abertzaleak "mingarri" eta "probokazio" gisa ikusten du Diezekin pasatu dena

Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak esan du "Rafa Diezekin egiten ari direna mingarria eta probokazioa" dela. "Kartzelan inoiz sartu behar ez zuen lider politikoa" preso ikustea mingarria dela azpimarratu du Erkiziak. Ezker abertzaleak "aurrera jarraituko" duela adierazi du, "Espainiako Estatuari irabazteko bide egokiena hori baita".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.