Presoak

Rafa Diez: "Ezin da beste agertoki bat eraiki hildakoak sortzen dituen espetxe politika honekin"

2006ko martxoaren 3a
15:39
Entzun
Arnjuezko espetxean hil den Roberto Saiz LABeko ordezkaria zen Osakidetzan, Ertzaintzak atxilotu zuenean. Rafa Diez LABeko idazkariak gogor salatu du Espainiako Gobernuaren espetxe politika berria jakin bezain laster. Igor Angulo eta Roberto Saiz Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuaren espetxe politikak hil dituela salatu du Diezek.

Gaur Santurtzin, Igor Angulo Cuencako espetxean hilotz agertu zen herriko semeari gertatutakoa salatzeko hainbat lagun bildu dira. Besteak beste, Ibaetako Foroan biltzen diren sindikatu eta elkarteek elkarretaratzea deitu dute eguerdirako. Hain zuzen ere, orduan izan dute Roberto Saizen heriotzaren berri. LABeko idazkari nagusia bertan izan da eta gogor salatu du Espainiako Gobernuaren espetxe politika eta mezua bidali dio Zapateroren Gobernuari: "Espainiako Gobernuari esan behar zaio ezin dela beste agertoki bat eraiki espetxe politika honekin, hildakoak sortzen dituen espetxe politika honekin". Dipertsioarekin eta euskal presoak "anikilatzen" dituen espetxe politikarekin amaitzeko exijitu dio.

Euskal gizarteari ere urratsak emateko eskatu dio Diezek eta espetxe politika horrekin amaitzeko kalera irten dei egin dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.