Rafa Diez: "Prozesua ezin da egin bonbekin, ezta jazarpenarekin-eta ere"

2007ko urtarrilaren 17a
14:19
Entzun
Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak gaur "berriro" esan du "bake eta konponbide politikorako prozesua bonbekin ezin" dela egin, "baina ezta salbuespen legeekin ere, edo ezker abertzalearen kontrako jazarpenarekin, ekinbide politikoa kriminalizatzen duten epaiketekin, mendekuan oinarritzen den espetxe politikarekin, ezker abertzaleak ezin badu beste alderdiekin berdintasunean aritu, mahai politikorik ez badago, Euskal Herriaren existentziaz aritzeko elkarrizketa politikorik ez badago eta denok ez badugu errespetatzen herritarren borondatea".

LABeko buruak ETAren "su-etena mantendu" egiten dela adierazi du, "eta ETAk berak, Espainiako Gobernuak eta alderdi politikoek anbiguotasuna gainditu" egin behar dutela, "prozesua eraikitzeko oinarri sendoak jartzeko". Haietako bakoitzak "borondate eta konpromiso aldetik behin betiko osagaiak jarri behar dituzte", Diezen ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.