Rafa Diez LABeko idazkari nagusiak Eusko Jaurlaritzako hirukoari (EAJ, EA, EB) Espainiako Estatuari "planto demokratikoa" egiteko dei egin dio, "ezker abertzalearen kontrako ekinbide judizialak direla-eta". Gasteizen egin ditu adierazpenok Diezek, AHTren kontrako ekitaldi batean.
Espainiak "lehendabizi estrategia politikoa" egiten duela salatu du LABeko buruak, eta "gero Justiziara egokitzen dute. Nahikoa da, ordea, Espainiako Justiziak gure bizitza politikoan daukan esku-hartze iraunkorra. Ezker abertzalea ari dira jotzen baina, azken batean, politika baldintzatzen ari dira".
Jaurlaritza Atutxa auzian mugitu zela esan du Diezek, eta orain gauza bera egiteko eskatu dio.
Rafa Diezek "planto demokratikoa" egiteko dei egin dio hirukoari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu