Rajoy eta Sanchez, independentziaren kontra batuta

2015eko urriaren 28a
17:33
Entzun

Kataluniako independentzia prozesuari aurre egiteko estrategia komuna egitea adostu dute Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak.

Bi buruzagi politikoek elkarrekin bazkaldu dute Kataluniako prozesuaz jarduteko, eta datozen egunetan berriro batzartzea adostu dute, neurri zehatzak eta bateratuak adosteko. Moncloak zabaldu duenez, Rajoyk eta Sanchezek "[Espainiako] Konstituzioaren, batasun nazionalaren, subiranotasun nazionalaren eta espainiarren berdintasunaren defentsan" lankidetzan aritzea hitzartu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.