Rajoyk hitzik ez du esan ETAren desarmatzeaz kongresuko eztabaidan

2014ko otsailaren 26a
10:00
Entzun

Hitz bat bera ere ez. Aipamenik ez. Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ETAren armagabetzearen hasiera ez zuen aipatu ere egin atzo Espainiako nazioaren egoerari buruzko eztabaidako diskurtsoan, Kongresuan. Ordu eta erdiz mintzatu zen Rajoy saioan, baina Euskal Herriko bake prozesuaz ez zuen hitzik egin. Nagusiki ekonomia izan zuen ardatz Espainiako gobernuburuak.

Aitor Esteban EAJren Kongresuko eledunaren arabera, Rajoyk erakutsi du Euskal Herriko gatazkak ez duela kezkatzen eta ez diola astirik eskaintzen. Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko eledunak, berriz, Euskal Herriari «mespretxu» egitea leporatu dio Rajoyri. «Inork ezin dio kendu euskal gizarteari bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea. Demokrazia kontu bat da».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.