Ramiro Gonzalez: "Ez lukete beste aldera begiratu behar"

2016ko urtarrilaren 28a
13:18
Entzun

Arabako ahaldun nagusi Ramiro Gonzalezek esan du "zerbait mugitzen" ari dela Arabako Errioxako ardogileen sektorean Artadik Errioxa sor-marka utzi duela-eta. Beraz, Errioxako sor-markaren arduradunei aholkatu die egoerari aurre egiteko eta ez begiratzeko beste aldera.

Ahaldun nagusiak nabarmendu du Arabako Erioxako ardogileek hausnarketa prozesu bat hasi dutela sor-markari buruz eta beren ardoa Errioxako gainerako ardoetatik bereizteko moduari buruz. Erabakiak hartzea sektoreari dagokiola erantsi du.

Jaurlaritza sektorearekin bat

Eusko Jaurlarizak errespetua erakutsi du Artadik hartu duen erabakiarekiko, eta azpimarratu du enpresak negozio eredua dela-eta hartu duela erabakia.

Ardogintza sektorea laguntzen eta honek enleguaren alde hartuko dituen jarduerak babesten jarraituko duela berretsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.