1983. Raul Alfonsinek Argentinako presidente kargua hartu zuen abenduaren 10ean, eta trantsizioa hasi zuten. 1976tik 1983ra diktadura eduki zuten.
1985. Diktadoreen aurkako epaiketak hasi zituzten.
1986. Armadako buruzagitzarekin Puntu eta Amaierako Legea hitzartu zuen Alfonsinek, diktadurako biktimei 60 eguneko epea ezarriz salaketak aurkezteko.
1987. Aste Santuan militarrak Gobernuaren aurka matxinatu ziren, Campo de Mayon. Egoera baretzeko militarrekin negoziatu behar izan zuen Raul Alfonsinek. Ekainean Zor den Obedientziaren Legea jarri zuen indarrean.
1988. Urtarrilean bigarren aldiz matxinatu ziren militarrak, Monte Caserosen. Abenduaren 4an, hirugarren matxinada zuzendu zuen Mohamed Ali Seineldinek.
1989. Inflazioak eragindako krisi ekonomikoari aurre egin ezinda, kargua utzi zuen Alfonsinek. Haren ordez Carlos Menemek hartu zuen herrialdeko buruzagitza.
1990. Diktadura garaiko buruzagiei ezarritako zigorrak barkatu zizkien Menemek.
2003. Argentinako Parlamentuak Puntu eta Amaierako eta Zor den Obedientziaren legeak indargabetu zituen, Konstituzionalaren aginduz.
Raul Alfonsinek gidatutako trantsizioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu