Mariano Raxoi PPko presidentea Iruñean izan da gaur Jaime Ignacio del Burgo UPNko buruzagiaren Navarra, el precio de la traicion liburuaren aurkezpean, eta "Zapaterok Nafarroarekiko anbiguotasun kezkagarria" duela adierazi du, "agintari baten lehen eginbeharra egia esatea denean". PPk, aldiz, foruarekin "konprometitutako" Nafarroa defenditzen duela esan du.
Nafarroak maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan "asko du jokoan" Raxoiren arabera, "eta egoera zailean dago, abertzaleak Euskal Herria utopia mitikoaren parte bihurtu nahi dutelako".
Raxoi: "Zapaterok anbiguotasun kezkagarria du Nafarroarekiko"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu