Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteak iragarri du aurten neurri ekonomiko "zailak" hartuko dituztela, hala ere, ez du zehaztu zeintzuk izango diren neurri horiek.
Mezu hori eman du Raxoik Espainiako Enpresari Konfederazioaren asanblada orokorraren itxierako ekitaldian. Defizita murrizteko helburua duten neurriekin jarraituko duela eta "lehiakortasuna eta malgutasuna" indartuko dituela berretsi du Raxoik enpresarien aurrean.
"Zurrunbiloak saihestezinak dira krisitik ateratzeko, orain gainditzea dagokigu, eta bide horretan gaude, ez gara bidetik urrunduko eta erabaki horrekin jarraituko dugu amaiera arte", gaineratu du.