Mariano Raxoi ekarri du PPk Gernikako arbolaren inguruetan egin den ekitaldira. Raxoik "konpromiso irmoa" eskatu du, eta beharrezkoa neurriak hartuko dituela "ezerk ere ez euskal herritarren elkarbizitza apurtu edota Zuzenbide Estatua gainditu ez dezan, Ibarretxe plana dela edo indakeria dela elkarbizitza hori apur dezaketenak". Eusko Jaurlaritzari berriz kritika egin dio Ibarretxe planagatik, "Jaurlaritzak ETArekin behin betiko amaitzeko plana proposatu beharrean, Batasunaren oniritziarekin ETAren helburuak bere egiten dituen plana egiten baitu", esan du Raxoik.
Carlos Iturgaitzek ere "gogor" kritikatu du Eusko Jaurlaritzak ETAren helburuak bere egitea. "Gaur Ibarretxek eta Eusko Alderdi Jeltzaleak ETAk jarri dien azterketa gaindituko dute. Horrela, gaurtik aurrera EAJk eta Eusko jaurlaritzak ETA erakunde terroristarekin dituen desadostasunak gutxituko dituzte. ETAri atsegina emango diote eta nazionalistak ez direnak mezpretxatuko dituzte lege proiektu honen bidez".
Erreakzioak
Raxoik eta Iturgaitzek Eusko Jaurlaritzak "ETAren helburuak bere egitea" gogor kritikatu dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu