Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

Raxoik ez du dimisiorik eman

Ekainera aurreratu du PPren Kongresua, eta berriro alderdiko presidente izateko aurkeztuko da. 2012ko hauteskundeetarako taldea osatu nahi du. Gaur arratsaldean jakinarazi die alderdikideei erabakia.

2008ko martxoaren 11
18:51
Entzun
Mariano Raxoi PPko presidenteak ez du dimisiorik eman. PPko zuzendaritzak bilera egin du gaur arratsaldean, Madrilen, eta hantxe jakinarazi die hori alderdikideei. Txaloz hartu dute hauek erabakia.

Udazkenean zen egitekoa PP bere Kongresua, baina ekainera aurreratzea erabaki du Raxoik, eta berriz ere alderdiko presidente izateko aurkeztuko da. Haren asmoa: 2012ko Espainiako hauteskundeetarako taldea osatzea.

Igandean bigarrenez jarraian galdu zituen Espainiako hauteskundeak hark -biak Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko buruaren kontra-. Hamar milioi boto eta 153 diputatu lortu zituen PPk, baina PSOEk 11 milioi boto eta 169 diputatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.