Zapaterok hitz egin ondoren, Mariano Raxoi PPren presidenteak hartu du hitza Madrilgo Kongresuan eta
"hitz hutsak uzteko" eskatu dio Espainiako presidenteari, "benetan" aritzeko ETAren kontra. "Hala egiten baduzu, itunik ere ez da behar". Raxoiren ustez, baina, Zapatero ez da "benetan" borrokatu ETAren kontra, honekin hizketan aritu delako, EHAK Gasteizko Legebiltzarrean dagoelako... "Eta porrot egin duzu. Bueltatu, beraz, lehengora", PPren agintaldiko politikara itzultzeko esanez.
Zapaterok "terrorismoaren kontrako kontsentsua zabaldu" nahi duela esan du eta Raxoi erantzun dio joango dela bilerara. "Baina ideiarik ez duzunik, hona hemen ideia zehatz batzuk: esan ezazu Gobernuak eta zure alderdiak hautsi dituela ETArekin elkarrizketak; esan ezazu elkarrizketen bidez ez dela inoiz prezio politikorik izango; atzera bota ezazu Kongresuko ebazpena; Batasuna jar ezazu legez kanpo modu erreal batean eta ez dela hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko inoren izenean; Europako Legebiltzarrekoei esaiezu garbi Batasuna legez kanpoko erakundea dela; eta Egunkaria-ren kontrako ahozko epaiketa hasteko aginduak eman Fiskaltzari. Horiek denak ez badituzu betetzen, ez kontatu gure babesarekin".
Raxoik ideia zehatzak eman dizkio bere babesa izateko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu