erreakzioak
Raxoik "ituna betetzeko eta bere alderdian agintzeko" eskatu dio Zapaterori
Mariano Raxoi PPko idazkari nagusiak Jose Luis Rodriguez Zapaterori eskatu dio "ituna betetzeko eta bere alderdian agintzeko". Raxoiren esanetan, Zapatero "une txar bat pasatzen" ari da, eta horrelako egoeretan zaila dela "burua hotz" mantentzea. "Ez dago besteei norberaren akatsak leporatzerik, eta Zapaterok akats asko bete ditu", azpimarratu du Raxoik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu