Iñaki de Juana presoaren abokatu Alvaro Reizabal "pozik" azaldu da gaur Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Izan ere, Iñakik pentsatzen du lortu duela bere helburua, era batera edo bestera. Neuk ere hala pentsatzen dut".
De Juanak gose greba utzi izanak ez du harritu, "hark esan zuelako Euskal Herrira iristean utziko zuela. Hala egin du gaur".
Presoa Donostiara iritsi denean, elkar besarkatu dutela esan du abokatuak. "Emozionatuta nengoen". De Juana "zorabiatuta" ikusi du hasieran, "bidaia txarra egin duelako". Horretaz gain, "oso-oso argal" ikusi du.
Espainiako Auzitegi Gorenak hiru urteko kartzela zigorra jarri zion presoari orain aste batzuk eta Reizabalek helegitea sartu zuen, libre uzteko esanez. "Horrekin segitzen dugu, De Juanak iritzi artikuluetan deliturik ez zuelako egin". Epaia idatzita oraindik ez duela jaso esan du.
Reizabal: "De Juanak lortu du bere helburua"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu