ERREDAKZIOA - DONOSTIA
Jose Luis Rodriguez Zapatero PSOEko idazkari nagusiak «erabat gaitzetsi» zuen Carod-Rovirak ETArekin izandako elkarrizketa. Eta Generalitateko presidente Pasquall Maragalli eskatu zion onartzeko atzo arratsaldean Carod-Rovirak aurkeztu zion dimisio eskaera.
Rodriguez Zapateroren iritziz, elkarrizketa horrek ez du batere laguntzen ETA amaitzen. Pasqual Maragall Generalitateko presidenteari iritzi horixe jakinarazi diola esan zuen, gainera, Rodriguez Zapaterok, eta Maragall berarekin bat datorrela adierazi zuen. Hain zuzen, Carod-Rovira ETArekin biltzearekin ados ez dagoela helarazi zion Maragallek, «indarkeria erabiltzen dutenekin ezin da ezer negoziatu», esan zuen.Rodriguez Zapaterok esan zuen, halaber, ETArengandik mezu bakarra espero duela: indarkeria alde batera uzaten duela esatea.Bestalde, errespetua eta begirunea agertu zion Maragallek Generalitateko presidente gisa har ditzakeen erabakiei, «zer egin erabakitzea Maragallen ardura delako», esan zuen.PSCko bozeramaile Miquel Icetak ere hitz egin zuen. Esan zuen Carod-Rovirak egin duena oker larria izan dela eta ez dagoela justifikatua. Halere, dimisioa ez dutela eskatuko aurreratu zuen, «PPren eskaerei men egiteko ohiturarik ez dugulako», esan zuen.
Rodriguez Zapaterok dimisioa onartzeko eskatu zion Maragalli
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu